Erakusketa

Samuraiaren begirada: AkiraKurosawaren marrazkiak

Azaroaren 16tik urtarrilaren 30era

Lehenengo aldiz, Kurosawak Kagemusha, gerlariaren itzala; Ran, Akira Kurosawaren ametsak; Rapsodia abuztuan; Itxaron apur bat, eta Begiratzen digun itsasoa pelikuletarako marraztutako storyboard originalak egongo dira ikusgai, bai eta film horietatik hautatutako zatien proiekzioa ere.

Gainera, Ran filmatzean erabilitako arropa ikusgarria ikusi ahal izango da, eta zuzendari garrantzitsu honen biografiari eta zinematografiari gainbegiratu bat eman ahal izango zaie, bere pelikulen hogeita bost kartel originalen bitartez.

Erakusketa ikus-entzunezko instalazio birekin osatzen da. Batek Akira Kurosawak pinturarekin duen harremana uzten du agerian [horretarako, bere zineaz baliatzen da], eta, besteak, berriz, bere zinematografiak sortutako egokitzapen, omenaldi, aipamen eta remakeen zatiak erakusten ditu, Zazpi Magnifikoetatik Galaxietako Gudaraino edo Tarantinoren Kill Bill kasu.

ORDUA:

Asteartetik ostiralera: 10:00-20:00

Larunbat eta igandeetan: 10:00-20:00

EGUBERRITAKO ORDUTEGI BEREZIA:

abenduak 24  10:00-17:00

abenduak 25  16:00-20:00

abenduak 31  10:00-17:00

urtarrilak 1   16:00-20:00

LEKUA: Erakusketa aretoa. -2. solairua

PREZIOA: 3€/2€, hó txartelarekin. 16 urtetik beherakoek sarrera dohain

Erakusketa hau ez da 13 urtetik berakoentzat gomendagarria

AlhóndigaBilbao
Arriquibar plaza 4
http://www.alhondigabilbao.com
info@alhondigabilbao.com
944 014 014
NOLA IRITSI
AUTOBUSA 18/76
METROA Indautxu [Urkixo irteera], Moyua [Diputazio irteera]
APARKALEKUAK Alhóndiga, Indautxu, Zabalburu eta Miguel de
Unamuno Institutua.