Ametsetarako gida laburra

Kurosawak berak bakarrik idatzi zuen gidoia eta jatorrizko proiektuak hamaika kapitulu zituen, baina horietatik hiru baztertu egin ziren: batean gizonak eta emakumeak hegan agertzen ziren eta horrek izugarri garestitzen zuen efektu berezietarako aurrekontua; besteak monje budista bat zuen ardatz, baina mendebaldeko ikus-entzuleek zailtasun handiak edukiko zituzten behar zen bezala ulertzeko; eta, azkena, oraindik ere filma luzeegia zelako baztertu zen eta Warner Brothers konpainiak, filmaren banaketa-eskubideak erosi zituenak, ez zuen bi ordutik gora iraungo zuen film bat nahi.

Horrenbestez, 8 kapitulutan banatu zen filma, film labur independenteak bailiran. Guztietan errepikatzen da pertsonaia bat, pertsonaia protagonista eta Kurosawa bera irudikatzen duena, eta Ni izena erabiltzen du bere burua aipatzeko

Lehen ametsa: Eguzkiaren argia euritik zehar. Ume batek ez du amak esana betetzen eta kalera irteten da eguzki-izpiek euria zeharkatzen duten egun batean. Horrelako egun berezietan ospatu ohi dituzte azeriek (kitsune) beren ezkontzak. Ezkutuko zeremoniak izan ohi dira, gizakiek ikusi ezin dituztenak. Basoko espirituek umea ikusten dute eta etxera bueltatzean bere amak ez dio sartzen uzten eta, horrezaz gainera, azeriek berarentzat utzitako ezpata bat ematen dio. Emakumeak azeriei barkamena eskatzera joateko eskatzen dio, nahiz eta jakin badakien naturako indarrak diren neurrian, azeriek ez dutela sentimendurik. Azeriek barkatzen ez badute, haurrak bere buruaz beste egin beharko du. Istorio irekia da…

Bigarren ametsa: Duraznoen baratzea. Haur bera Hina Matsuri edo panpinen festa ospatu aurretik moztutako hiru mertxikondorekin (duraznoak) hitz egiten hasten da. Festa udaberrian ospatzen da, loreak loratze bete-betean daudenean. Ospakizunean erabiltzen diren panpinak zuhaitzen espiritua direla ohartzen da haurra, eta mertxikondoengatik erakutsitako maitasunagatik bere gurasoek egindako bidegabekeria barkatzen dutela.

Hirugarren ametsa: Elur-ekaitza. Mendizale-talde bat elur-ekaitz baten erdian galtzen da. Emakume misteriotsu bat (Yuki-onna mitikoa eta hilgarria) ezerezetik agertzen da, eta oraindik konortea duen azken gizona heriotzara erakartzen saiatzen da.

Laugarren ametsa (amesgaiztoa): Tunela. Armada japoniarreko ofizial bat hormigoizko oinezkoentzako tunel baten iluntasunera sartzen da eta deabru itxura duen zakur batekin topo egiten du bertan. Orduan geldirik geratzen da. Beste aldera iristean, norbait atzetik duela konturatzen da: heriotzaren aurpegi urdina duen gudari bat da.

Badirudi gudariak ez duela hilik dagoela sinesten, baina ofizialak konbentzitu egiten du eta tunelaren iluntasunera itzultzen da. Okerrena ikusi duela uste duen unean, ofizialak bere hirugarren pelotoi osoa ikusten du. Hilik daudela esaten eta gudan hiltzen uzteagatik sentitzen duen erruduntasuna helarazten saiatzen da. Une horretan dagokion erantzukizuna bere gain hartzen du eta aho ilunera sartzen da berriro. Atzetik du zakur beldurgarria, gudan lehergaiz bete eta tankeen kontra erabili zuten zakurra, hain zuzen ere.

Bosgarren ametsa: Beleak. Arte-ikasle batek Van Gogh-ekin topo egiten du (Marin Scorsese aktorea) eta berarekin hitz egiten hasten da, desagertzen den arte. Pintorearen lanetatik bidaiatzen hasten da gaztea, pintorea topatu nahian.

Seigarren ametsa (amesgaiztoa): Fuji mendia gorrituta. Fuji menditik gertu dagoen zentral nuklear bat urtzen hasi da, zerua tindatuz; ondorioz, milioika herritar japoniar uhartetik irteten saiatzen dira, baina hil egiten dira erradiazioak harrapatuta. Hiru heldu -horietako bat zentralaren arduraduna da- eta bi haur atzean geratzen dira, heriotzaren zain.

Zazpigarren ametsa (amesgaiztoa): Ogro negartia. Gizon bat nora ezean dabil hondamenezko inguru menditsu batean, eta oni batekin topatzen da (ogroa folklore japoniarrean). Oni hori adar bat duen gizaki bihurtu da, holokausto nuklear baten ondoren.

Zortzigarren ametsa: Ur-erroten herria. Protagonista herri batera iristen da; herri horretan etxe bakoitzak bere ur-errota du eta teknologia atzean utzi dute herritarrek. Bertako biztanleak naturarekin harmonian bizi dira eta bizitza luzekoak dira.

Bidaiariak 103 urte dituen eta errota baten gurpila konpontzen ari den gizon batekin topo egiten du. Agureak adierazten dioenez, herriko biztanleek teknologia modernoak eragiten duen kutsadurari uko egitea eta bizimodu bakun eta puruago bat edukitzea erabaki zuten.

Ametsa amaitzeko, andre zahar baten segizioa ikusten da. Negar-malkoen ordez, musika eta kantikak entzun daitezke, andre zaharrak eduki duen bizimodu onari ahalik eta amaiera onena emateko.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s