Kurosawa Maisua

Akira Kurosawaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko AlhóndigaBilbaok antolatu duen erakusketa osatzen du espazio honek, eta hurbileko eta lagunarteko hizkera erabiliz, Kurosawaren lana, bere erreferentziak eta gaitasun sortzaile izugarria ezagutzera eman nahi ditu.

Baita pertsona bera ere. Omenaldi apal eta samurra egin nahi zaio kendoko eskoletara joateko eguna argitu aurretik altxatzen zen haurrari, edo bere autobiografiaren sarreran “niri filmak kenduta, emaitza zero da” esan zuen gizonari. Izan ere, bere marrazkien bitartez emozio-aukera osoa helarazteko gai izan zen, bere storyboard delakoek erakusten duten moduan, eta idazle bikaina izan zen, bere literatur sentsibilitatea idazten zituen gidoietan islatzen asmatu zuena.

Ibilbide honi geltoki berriak gehituko dizkiogu. Eta bidaia hau zurekin batera egitea gustatuko litzaiguke.

Anuncios