Eraginak

Erakusketaren azken zatirako utzi da Akira Kurosawaren zinematografiak zinema eta ikus-entzunezko alor garaikidean dituen eraginen azterketa. Horretarako, ikus-entzunezko instalazio bat jarri da, soinuaren bitartez sinkronizatzen diren aldi bereko 3 proiekziorekin, eta horren bitartez kultur erreferenteen arteko jolasa islatzen da. Filmeko testuari buruzko hausnarketa egiten da eta egilearen nortasunaz gain, gogoetabide sozialak, kultur kodeak eta irudien sistema desberdinak nahasten dira.

Askotariko ikus-entzunezko lan honetan Kurosawaren eraginari heltzen zaio, bere lanen inguruan egindako egokitzapenak, omenaldiak, aipuak eta remake-ak barne hartuz: bere “filmeko testuaren” oihartzuna bere zinematografiaren ondorengo ikus-entzunezko lan askotan antzeman daiteke.

Informazio gehiago nahi izanez gero, “Akira Kurosawaren marrazkiak: Samuraien begirada”, irakasleen gida irakurtzeko gomendatzen dizuegu -Juan Pablo Ballester-ek eta Nerea Landajo-k garatu dituzte aipatutako gidako edukiak-. Tresna didaktiko hori hementxe bertan deskarga daiteke. Irakasleentzako oso erabilgarria izateaz gain, jakin-min handien duen jendeak erakusketa ikusten duen bitartean Kurosawaren lana sakonkiago ezagutzeko eta dagokion testuinguru historiko, kultural eta zinematografikoan kokatzeko oso erabilgarria da. Atsegin handia da.

Erakusketako filmak eta eragina

Rashomon [1950]

Film honen gidoiak istorioko pertsonaien ikuspegi desberdinetatik kontatzen digu historia bat eta bera. 1951ko Veneziako Zinemaldian Rashomon filmak Urrezko Lehoia irabazi zuenetik «Rashomon efektua» izenarekin ezagutzen da istorio edo egoera bera kontatzeko orduan subjektibotasunak eta pertzepzio pertsonalak eragindako efektua, betiere kontuan hartuta ematen diren bertsio guztiak direla txalogarriak, eta ez dutela zertan izan egiazkoak ala gezurretakoak; gertaeraren aldakortasunaren eta gertaeraren inguruan norberak duen pertzepzioaren mende daude, besterik gabe.

Teknika hori erabili da honako film hauetan:

Cuatro confesiones [1964], Martin Ritt.

Pulp Fiction [1994], Quentin Tarantino.

Amores Perros [2000], Alejandro González de Iñarritu.

Héroe [2002], Ying Xiong zuzendari txinatarra.

Elephant [2003], Gus Van Sant.

La fortaleza escondida [1958]

La guerra de las galaxias. Episodio IV: Una nueva [1977], George Lucas. “La fortaleza escondida” izan zuen inspirazio edo oinarri “La guerra de las galaxias” filmaren gidoia idazteko. “La fortaleza escondida”-ren kasuan, tronutik kendutako printzesa bat bere dinastia berrezartzen saiatzen da, samurai baten eta basailu biren laguntzarekin.

La última princesa [2008], Shinji Higuchi [“La fortaleza escondida”-ren remake-a, “La guerra de las galaxias” lanaren erreferentziekin].

Los siete samuráis [1958]

Ondoren egindakoak:

Los siete magníficos [1960], John Sturges.

El regreso de los siete magníficos [1966], Burt Kennedy.

La furia de los siete magníficos [1969], Paul Wendkos.

Samurái 7 telebistako anime seriea [2004], Toshifumi Takizawa.

Honako film hauen inspirazio izan zen:

Bichos, una aventura en miniatura [1998], John Lasseter.

Los Tres Amigos [1986], Jhon Landis.

Honako komiki hauen inspirazio izan zen:

X-Men, Marvel Comics-ena eta 1963an Stan Lee-k eta Jack Kirby-k sortua.

Honako liburu hauen inspirazio izan zen: Stephen King-en La Torre Oscura seriea.

El mercenario [1961]

Remake-ak:

Por un puñado de dólares [1964], Sergio Leone.

El último hombre [1996], Walter Hill.

Ondoren aipatutako filmen inspirazio izan zen:

El Mariachi [1992], Robert Rodríguez.

Omenaldiak

Los Simpson y Rashomon. Los Simpson: treinta minutos sobre Tokio. 10. denboraldia, 23. atala [1999], Matt Groening, Jim Reardon.

Kitano-k esplizituki omendu zuen Akira Kurosawa, «zinema japoniarraren enperadoreak» Los siete samuráis [1954] filma egiteko jarraitu zuen estilo bisualaren eta filmatzeko metodologiaren parodia egin zuenean: Zatoichi [2003], Takeshi Kitano.

2004an Johnnie To-k «Akira Kurosawa, inoizko zinemagile handienari omenaldia» egin zion Throw Down filmarekin. Throw Down [2004], Johnnie To.

Testuak: “Akira Kurosawaren marrazkiak: Samuraien begirada”, irakasleen gida. Juan Pablo Ballester eta Nerea Landajo.

 

Anuncios