Irakurri eta ikusteko

Irakurri eta ikusteko: Kurosawaren filmen liburuak (hurrengo testurako esteka)

Tomita Tsuneoren lanarekin hasi zen Kurosawaren eta mendebaldeko zein ekialdeko literatur lanen arteko harreman emankorra, lan horiek izan zituelarik zuzeneko inspirazio-iturri edo eragin soil. Zentzu horretan, aipatzekoak dira “Los bajos fondos” (Donzoko, 1957), Máximo Gorki-ren izen bereko eleberria du oinarrian, edo Ran filmean (1985) egindako Shakespeareren Lear Errege-ren egokitzapen askea, eta George Simeone-ren “El perro rabioso” (Nora Inu, 1949) eleberri beltzaren eragina edo Ryunosuke Akutagawa-ren lanengatiko mirespenetik sortutako Rashomon (1950).

Erreferentzia ugari, beraz, atsegin bikoitza hartzeko; hain zuzen ere, egokitutako lana edo erreferentzia izandakoa irakurtzeaz gain, zuzendariak, bere ikuspegi pertsonaletik eta tradizio japoniarrari buruz duen ezagupen handia baliatuta, filmean egiten dituen ñabardurak ezagutzen joateko aukera dugu.

Menu txiki bat atondu dugu liburua-zinema elkartze bat dastatu nahi duzuen guztientzat:

“Rashomon y otros cuentos”, Ryunosuke Akutagawa/ Rashomon (1950).

“El idiota”, Fiodor Dostoievski/El idiota (Hakuchi, 1951).

“La muerte de Ivan Illich”, Tolstoi/Vivir (Ikiru, 1952).

“Los siete contra Tebas”, Esquilo/ Los siete samuráis (Sichinin no samurai, 1954).

“Macbeth”, Shakespeare/Trono de Sangre (Kumonosu-jo, 1957).

“Bajos fondos”, Máximo Gorki/Bajos Fondos (Donzoko, 1957).

“Halmet”, Shakespeare/ Los canallas duermen en paz (Warui yatsu hodo yoku nemuru, 1960).

“La cosecha roja”, Dashiell Hammett/El mercenario (Yojimbo, 1961).

“El secuestro del Rey”, Ed McBain/ El infierno del odio (Tengoku to jigoku, 1963).

“Humillados y Ofendidos”, Fiodor Dostoievski (Eragina); Shuguro Yamamoto-ren Akahige shiryodan eleberrian oinarrituta/Barbarroja (Akahige, 1965).

“Dersu Uzala”, Vladimir Arseniev/Dersu Uzala. El cazador (Dersu Uzala,1975).

“Lear Errege”, Shakespeare/ Ran (1985).

Arrasto bilatzaileentzat. Egile baten estiloaren, unibertso estetikoaren edo filosofiaren nolabaiteko eragina antzemateko

George Simenon-en eleberri beltzak/ El perro rabioso (Nora Inu,1949)

Hyakken Uchida-ren testu pedagogikoak/ (Espera un poco) Madadayo (1993)

“Jatorrizko bertsioan” irakurtzen dutenentzako hainbat erreferentzia.

Sugata Sanshiro, Tsuneo Tomita/ La leyenda del gran judo (Sugata Sanshiro, 1943)

Zoku Sugata Sanshiro, Tsuneo Tomita/ La nueva leyenda del gran Judo (Zoku Sugata Sanshiro, 1945)

Hibi Heian, Shugoro Yamamoto/ Sanjuro de las Camelias (Tsubaki Sanjuro, 1962)

Kisetsu no nai machi, Shugoro Yamamoto/ Dodeskaden (Dodes´ka-den, 1970)

Anuncios