Escándalo-ren ikuspegi desberdinak

Pintore bat da Escándalo (Shubun) filmaren protagonista. 1950ean filmatu zuen Kurosawak, gerra ondorengo adierazpen-askatasunaren babespean Japonian izugarri ugaritu zen prentsa sentsazionalistaren aurkako kritika moduan.

Film honetan Ichiro Aoye pintoreak abeslari famatu bat ezagutzen du mendian ustekabean, eta aldizkari arrosa bateko bi kazetarik argazkiak atera eta bien arteko amodio harremana asmatzen dute. Hortik abiatuta garatzen da pribatutasuna, prentsaren boterea eta ustelkeria ardatz dituen istorioa, eta Hiruta-ren pertsonaia, artistaren auzia epaitegietara eramango duen eta jokoaren zale den abokatua, baliatzen du horretarako.

Abokatu oinazetuaren pertsonaiak –Takashi Shimura-k interpretatu zuen eta bera izan zen, aurrerago, Vivir (Ikiru) Kurosawaren zinema humanistaren lan gorenaren protagonista- indarra hartzen zuen filmak aurrera egin ahala eta “berrerospenari eta hobetzeko nahiari” buruzko istorio bikaina kontatzen zaigu. Baina film honen metrajeak gauza gehiago ditu ezkutuan…

Nola aurkitu ikuspegi pertsonal bat?

Filmaren protagonista mendebaldeko estiloa duen pintore gazte moderno bat izateak, gainera, aukera ematen dio Kurosawari bere kezka estetikoez hausnartzeko eta bere estilo pertsonala bilatzeko.

Bitxia bada ere, Ichiro Aoye gehien haserretzen duena, prentsak egozten dion amodio harremanaren faltsukeriaz gain, bere estiloa Maurice de Valminck fauve pintoreak duenarekin alderatzea da. Hori dela-eta, film honetan integritate artistikoaren eta gizarte-testuinguruaren arteko erlazioa uztartzen da eta mendebaldeko artearen eta kultura japoniarraren artean harreman berriak sortzeko beharrari buruz hitz egiten zaigu, imitazioaz haraindi.

AlhóndigaBilbaok Escándalo filmera ikuspegi desberdinetatik hurbiltzeko aukera ematen du. Prentsa arrosaren gehiegikeriei, eroskeriari eta damuari buruzko istorioaz gozatzeko aukera eskaintzen du Zinema Zikloaren barruan, 2011ko urtarrilaren 20an.

Eta “Samuraiaren begirada: Akira Kurosawaren marrazkiak” erakusketa antolatu da –azaroaren 16tik urtarrilaren 30era ikusgai-, aldibereko hiru proiekzio eskaintzen dituen ikus-entzunezko instalazio batekin; Akira Kurosawaren zinematografiatik abiatuta, pinturarekin eta irudi piktorikoarekin duen erlazioa aurkezten zaigu erakusketa honetan, eta Escándalo filma da abiapuntua.

Una respuesta a Escándalo-ren ikuspegi desberdinak

  1. Pingback: Kuro-san margolari | La mirada del samurái / Samuraiaren begidara

Los comentarios están cerrados.